ELAk ontzat jo du Iruñeko bi udal haur eskolaren euskaratzeko prozesua

2016/02/11
Udalaren erabakiak eskaintza %24raino handitzen du, igotzen ari den heziketa elebidunaren eskaerara hurbilduz.

ELAk ontzat jo du atzo Iruñeko Udalak euskarazko bi udal haur eskola berriak iragarritako neurria, bata Donibanen eta bestea Arrosadian (Printzearen Harresi izenekoa). Orain arte, bi eskola horietan gaztelaniazko eredua zegoen.

Hemendik aurrera, euskarazko heziketaren eskaintza (0-3ko zikloan) %24ra iritsiko da, igotzen ari den heziketa elebidunaren eskaerara hurbilduz.

Gogoratu behar da orain dela hilabete batzuk herri ekimen batek egin zuen inkestan euskaraz izena emateko 466 eskaera jaso ziren aurrematrikulazioa egiten ari ziren gurasoen artean. Aldiz, hizkuntza horren eskaintza 160 plazakoa besterik ez zen (benetako eskaeraren herena, hain zuzen ere).

Dena den, ELAk langile guztien lan eskubideen aldeko defentsa egingo du, eta banaketa berri hori negoziatu eta adostu beharko da.