HAUTESKUNDE SINDIKALAK

ELAk ordezkaritza izaten jarraituko du Ertzaintzan

ELAk ordezkaritza izaten jarraituko du Ertzaintzan
Gaur, martxoak 26an Ertzaintzan hauteskunde sindikalak izan dira. ELAk 214 bozka jasota ordezkaritza izaten jarraituko du. Klase sindikatu bakarra izango da hurrengo lau urteetan. ELAk ordezkari bat lortu du Bizkaian.

ELAk eskertu egin nahi du ertzainek beren hautagaitzari emandako babesa, eta lanean jarraituko du ertzainen bizi eta lan-baldintzak hobetzeko, helburu hauekin: 
      
    • Indar korrelazioan irabaztea, Zerbitzu publikoetan eta Ertzaintzan azken urteetan jasandako murrizketak iraultzeko.
    • Ertzainak herritarren zerbitzura dauden sektore publikoko langileak direla indartzeko.
    • Klaseko sindikatua eta sindikatu abertzalea den aldetik, polizia-eredu zehatz bat defendatzeko, hurbilekoa, prebentiboa eta herritar guztien oinarrizko eskubideekin konprometitua.  
Prebentzioan eta gertutasuna izango duen eredu polizialean pausoak emateko, ezinbestekoa da herritarrek dituzten beharrak erantzun eta asetzea.