ELAk ordezkaritzaren %40,83 lortu du hauteskunde aldi konzentratuan

2006/12/22
ELAk ordezkaritzaren %40,83 lortu du hauteskunde aldi konzentratuan. ELAren ustez, emaitza onak sindikatu honen eredu aldarrikatzailearen erakusle dira. Datuak ELAk Bilbon egin duen Nazio Batzordean aurkeztu ditu.

ELAk gorakako joera bat mantentzen du hauteskunde aldi kontzentratuan EAEn, %40,75 inguruan kokatuz. UGTk 0,50 puntu galtzen ditu, ia %13raino jaitsiz. CCOOk eta LABek, berriz, 0,30 puntu igotzen dute, %20 eta %16 bitartean kokatuz hurrenez hurren. Bi sindikatu hauen hobekuntza are eta ñabartuagoa gelditzen kontutan badugu CCOOk Gipuzkoan ordezkaritzaren %15,20 inguru duela, LAB ez dela Araban %11,20ra gektzeb eta Bizkaian %12,5aren azpian geratzen dela.

Nafarroan, berriz, ELAk ordezkaritzaren %21,6a du, lehen sindikatuak 10 puntu eta bigarrenak 3 ateratzen dizkiolarik. Hori bai, kontutan izan behar da Nafarroan langileen ordezkariak aukeratzeko bozak 2007ko lehen seihilekoan zehar luzatuko direla.

ELAren esanetan datuek adierazten dute sindikatu honen eredu aldarrikatzaileak langileon babesa duela. " Administrazioa eta patronala emaitzei begira zeuden, eta langileej erakutsi diete ELArekin daudela", azpimarratu du Jose Elorrietak gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan. Prosezu honen haseran ELAren helburua ordezkaritzaren %40a lortzea zen eta emaitzak nabarmenki hobeak izan dira, %40,8koak, alegia.

ELAko idazkari nagusiak Gipuzkoan lortutako emaitzak goraipatu ditu bereziki, lurralde honetan ia %45ra iritsi baita sindikatua.