ELAk Osakidetza-ko hauteskundeak irabazi ditu

2009/05/28
Maiatzaren 27ko hauteskude partzialetan, ELAk jokoan zeuden 265 ordezkaritik 64 lortu zituen.

Eguneraketa honen ondoren ELAk osasun publikoan aukeratzen diren 314 ordezkaritik 83 ditu, ordezkaritzaren % 32’54 mahai sektorialean. Ordezkaritza honekin, ELAk gehiengoa jarraitzen du izaten Osakidetzan.

ELAren iritziz, kalitatezko osasun sistema publikoa eta langileon lan baldintzak hobetzearen alde eginiko borrokak, langile gehienon borondatea eta babesa jaso du, horren lekuko atzoko emaitzak direlarik. Bi gai hauek izan dira bereziki sektorea greba deialdietara bultzatu duten arrazoiak.

Prozesua normaltasunez burutu da eta partaidetza maila ere altua izan da, gutxi gora behera langile guztien %   60    rekin.

Azkenik ELAk Osakidetzako langile guztioi eskertu nahi die bere partaidetza eta lankidetza prozesu honetan eta, nagusiki, ELAn jarritako konfidantza. Honela, heldutasun maila erakutsi dute behin eta berriro.