ELAk Osakidetzako sindikatu nagusia izaten jarraitzen du
ELAk 41 delegatu izan zituen eta atzo hauteskundeak burutu ziren eremuetan zuen ordezkari kopurua mantendu zuen, horrek ordezkaritza mailan igoera txiki bat suposatu zuen ordezkari bat gutxiago aukeratu zelako. Atzokoan hauteskundeak izan ziren hainbat osasun zentrutan Bizkaian (Lehen Arreta eta Osasun Mentala salbu), Araban (Lehen Arreta salbu) eta Gipuzkoako lan-harremana duten langileen eremuetan. Azken lurralde honetan Langile Estatutarioen hauteskundeak atzeratu egin dira CCOO, UGT eta Medikuen Sindikatuak sartutako helegite baten ondorioz, Osakidetzak helegite hau bere egin zuen Gipuzkoan sindikatu aldarrikatzaileek duten ordezkaritza maila aldatzeko eta, bereziki, ELAren ordezkaritza txikitzeko.
ELAk hauteskundeen emaitza positiboki baloratzen du, sindikatuak defendatzen duen ekintza sindikal eredua berresten duelako, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsa eta sektoreko enpleguaren mantenua oinarri duen eredua hain zuzen. Era berean, deigarria suertatzen da gobernuentzat makulu lana burutzen duten sindikatuen jaitsiera.