Osakidetza
ELAk Osakidetzaren aurkako demanda jarri du askatasun sindikalerako eskubidea urratzeagatik

ELAk sindikatuak askatasun sindikalerako eskubidea urratzeagatik demanda bat aurkeztu du Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, kautelazko neurriak eskatzeko, askatasun sindikalerako eskubidea urratu dela deklaratzen duen ebazpena eman dezan eta Osakidetzari batzarra egiteko baimena premiaz eman diezaion.
Batzarraren helburua da langileei familia eta lana bateragarri egiteko dituzten eskubideei buruzko informazioa ematea. Izan ere, arazo asko dude lizentzia eta baimen horiei dagokienez. Azkenaldian, lanaldi murrizketak, senideei laguntzeko baimenak eta abar sistematikoki eta justifikaziorik gabe ukatzen ari da Zuzendaritza.
Martxoaren 4an, ELAk Urdulizko Ospitaleko Zuzendaritzari jakinarazi zion batzarra martxoaren 13an egingo zuela, baina ezezkoa eman zion. Martxoaren 10ean, ELAk berriro jakinarazi zuen batzarra egingo zuela, eta leku bat eskatu zuen horretarako; Zuzendaritzak berriro ukatu zion eskaera. Gertakari horiek sindikatuaren, afiliatuen eta bilerara joan behar zuten gainerako langileen askatasun sindikalerako eskubidea urratzen dute. Gauzak horrela, ELAk Osakidetza auzitara eraman du.