OSASUNEKO MAHAI SEKTORIALA (NAFARROA)

ELAk langile ez-sanitarioen diskriminazioarekin amaitzea eskatu du

2025/05/30
Gaurko Osasuneko Mahai Sektorialean, Administrazioak azpimarratu egin ditu karrera profesionalak sortu dituen desberdintasunak. Gaur egun, langile ez-sanitarioek ez dute karrera profesionala kobratzen, Administrazioak LAB, UGT, USAE eta AFAPNA sindikatuen aldeko botoekin lortutako akordioaren ondorioz, gero Legea onartu zelarik.

Gaur egun, C eta D mailetako 2.200 langilek ez dute karrera profesionala kobratzen (plantillaren %41a). Gainera, onartu zen karrera profesionalak kolektiboak diskriminatzen ditu; ez du genero-ikuspegirik, emakumeak gehiengoa diren sektore feminizatuak (administratiboak, gizarte-langileak…) automatikoki kanpoan geratzen baitira… Gainera, ez da irizpide objektiboetan oinarritzen, eta ez da kobratu ahal izateko aurrekontua bermatzen, horrek dakartzan arriskuekin.

ELAk dagoeneko Osasuneko langileen 1.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu Parlamentuan, alderdi politikoekin bilerak, mobilizazioak… ELAk mobilizazioak bultzatzen jarraituko du diskriminazio horrekin amaitzeko eta kolektiboak diskriminatuko ez dituen eta langile guztientzat izango den karrera profesionala lortzeko, irizpide objektiboetan oinarritua, ekitatiboa eta aurrekontua bermatuko dituena.