ELAk "Osasun publikoa Hego Euskal Herrian" dokumentua aurkeztu du

2005/10/10

ELAren Zerbitzu Publikoetako Fedeazioak (Gizalan) "Osasun publikoa Hego Euskal Herrian" documetua aurkeztu du gaur goizean, osasun publikoaren alorrean lan egiten duten 300 langileren aurrean. Aurkezpenean ELAko Adolfo Muñoz, Mikel Noval, Patxi Agirrezabala eta Izaskun Garikano izan dira. Aurkezpenean azpimarratu dutenez, administrazioak aurrekontuetatik %50 igo beharko luke osasungitza publikoari zuzentzen dion dirua Europako batazbestekoarekin parekatzeko. Bestalde, administrazioak hitz egiteko borondaterik ez badu gatazka saihestezina izango dela azpimarratu dute.