ELAk Osasunbideari eskatu dio langile gizarteen hornikuntza betetzeko, sententziek dioten moduan
2015/01/19
ELA sindikatuak pasa den asteko Osasunbideako Mahai Sektorialean eskatu zuen langile gizarteen hornikuntza betetzeko, azken sententziek agintzen duten moduan. Jakina denez, Nafarroako Auzitegiak 21 foru dekretu bertan behera utzi ditu Osasunbideako oinarrizko zonaldeak gaizki egituratu zirelako, legea urratuz hain justu.
Kontua da langile gizarteen hornikuntza legez kontrakoa dela, eta zonalde askotan ez dela gutxiengoa betetzen. Horregatik, ELAk modu ofizialki eskatu zion Osasunbideari ahalik eta lasterren gutxiengo hori betetzeko. Hala ere, Osasunbidearen zuzendaritzak jakinarazi zigun langile bat gehiago besterik ez duela jarriko, Gares-en zehazki, eta horrekin nahiko omen dela legea betetzeko. ELAk salatzen du neurri hori ez dela nahikoa hutsune hori betetzeko eta oinarritik aldatu behar dela zonaldeen egitura.