ELAk Osasunbideari eta bere kontratei neurri eraginkorrak exijitzen dizkie Nafarroako ospitalean gertatutako eraso sexualaren ondoren

2022/09/09
Gaur, Nafarroako Ospitalean elkarretaratzea egin da bertan gertatutako eraso sexuala salatzeko. Indarkeria matxistak ez du mugarik. Kaleetan, jaietan eta lanean erasotzen gaitu. Eraso hau ez da fenomeno isolatu bat, baizik eta sistema heteropatriarkalaren ondorioa.

Emakumeen aurkako biolentzia lehen mailako arazo politiko, ekonomiko eta kulturala da. Eta nola ez, lanekoa ere. Guztion ardura eta konpromisoa den honetan, publikoki salatzea beharrezkoa deritzogu. Sindikutuok ere.
Hortik aurrera, ELAtik beharrezko neurriak ezartzea aldarrikatzen dugu sexu-jazarpena zein sexuagatiko jazarpenaren aurrean bai prebentzio eta aktuazioari
begira. Enpresa eta Osasunbidearen ardura da honetan inplikatzea. Protokoloak aurkeztu eta jarraitzea gertatutako hau berriro gerta ez dadin. Hitzetik
ekintzetara pasa behar dugu enpresa zein instituzioen zuriketa morean ez erortzeko.
Kalean eta lanean seguru egon nahi dugulako, borroka kolektibo honetan jarraituko dugu. Aski da!
Gora borroka feminista!