ELAk parte hartu du emakumea eta sindikalizazioaz inguruko batzarran Senegalen

2013/11/21
Emakumea eta sindikalismoaren arteko harremanak aztertzeko 350 emakume bildu dira azaroaren 19tik 21aren artean Senegalen. CSI-ITUC nazioarteko sindikatuen konfederazioaren barne dauden sindikatuez osatutako konferentzia honetan, ELA ere bertan parte hartzen ari da.

 

Asanblada hau lau gai nagusi ditu oinarri: 1. Emakume liderrak; 2. Lana eta zaintza lanak; 3. Ez ohiko lana, lan informala; 4. Emakume langile gazteak.

Azpimarratzekoak dira ere beste hainbat gairen artean: etxeko langileen aldeko borroka eta genero indarkeria lan munduan barneratuko lukeen nazioarteko OITren hitzarmen

posible baten eskaera.

Errealitate anitzak, esperientzia desberdinak baina emakumeen arteko elkartasuna aldarri. Balore militanteen berreskurapena eskatzen dute batzu, kontrabotere baloreak beste batzuen esanetan eta noski,balore feministak mugimendu sindikalean presente egon behar dutela aldarrikatzen dute ahots asko.