ELA Kanbon antolatu den Nazioarteko Konferentzian izan da

2018/05/04
Adolfo Muñozek eta Amaia Muñoak, (ELAko idazkari nagusia eta idazkari nagusiaren ondokoa, hurrenez hurren) Harremanetarako Taldeak, Foro Sozialak eta Bake Bideak erakundeek Kanbon antolatutako konferentzian parte hartu dute. Muñozen hitzetan, “normalizazioan aurrera egiteko gai batzuk konpontzeke daude”. Era honetan, gogoratu du “samin handia izan dugu inguruan; handiegia eta alferrikakoa, alde batean eta bestean”. Biktima guztiei bere elkartasuna adieraztearekin batera, zor zaien erreparazioa azpimarratu du. “ETA desagertzea gertakari historikoa da, are garrantzitsuagoa kontuan izanik estatuek ez dutela bat ere lagundu. Kontrara, oztopoak jarri dituztela” gaineratu du.