ELAk parte hartu du Su Txikien Itsasoa II. jardunaldietan, eragile sozial eta sindikalekin batera
Larunbatean, Gasteizen, Euskal Herri osoko hamarnaka eragile sindikal eta politikoek eztabaidatu dute 4 ardatz nagusien inguruan; krisialdi klimatikoa, gerrak, politika migratorio arrazistak eta oldarraldi erreakzionarioa.
Jardunaldi hauen helburua izan da aztertzea eragile sozial eta sindikalen artean zeintzuk diren ildo eta aldarrikapen amankomunak eta nola erantzun egun daukagun testuinguruari, hau da, militarismoaren gorakadari, politika razistei, krisialdi klimatikoari etab. eta azken finean honek guztiak eragiten duen oldarraldi erreakzionarioari.
Jardunaldi hauek pasa den urtean Garaionen ospatutako “Su Txikien Itsasoa” dinamikari erantzungo lieke.
Honekin batera 2026rako eragileen arteko elkarlan aukerak aztertu egin dira proposatu den kanpaina baten bitartez. Kanpainaren ertz ezberdinak eztabaidatu eta adostu dira larunbat honetan Gasteien. Ondorioak hurrengo asteetan partekatuko dira bertaratu ziren eragile ezberdinekin.