EUSKAL HERRIA BURUJABE

ELAk parte hartu du ‘Euskal Herria Burujabe’ ekimenean

2023/10/06
Hamar urte bete dira Baionan ‘Alternatiben herrixka’ ekimena egin zenetik. Urriaren 7 eta 8an Lapurdiko hiriburuak beste festa erraldoi bat bizi du: ‘Euskal Herria burujabe’ ekimena. ELAk bat egiten du deialdiarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabala bertan izan da.

 

Urriaren 6an hamar urte bete dira Baionan ‘Alternatiben Herrixka’ martxan jarri zenetik. Egun horretan milaka lagun batu ziren Lapurdiko hiriburuan mundu hobe bat eraiki eta erronka klimatikoari aurre egin asmoz. Hamar urte igaro dira, eta egoerak oso larria izaten jarraitzen du. Horregatik, Iparraldeko Bizi! mugimenduak Euskal Herria Burujabe ekimena antolatu du urriaren 7 eta 8rako Baionan.


Asteburu osoan zehar ehunka izan dira topaketetan parte hartu duten lagunak. Bi egunez bildu diren ordezkariek Euskal Herri jasangarri, burujabe eta solidarioa sustatzeko dituzten proposamenak aurkeztu dituzte, guztiek helburu bera ardatz hartuta: Euskal Herrian klimaren desafioa altxatzea. Festarako aukera ere egon da Baionan. Animazioa, musika eta umeentzako tailerrak egon dira hirian zehar propio antolatu diren gune ezberdinetan.

 

EUSKARAZKO HITZALDIAK

PROGRAMA OSOA