ELAk parte hartuko du B plan bat Europarentzat ekimenak antolatutako jardunaldietan
2016/02/19
B plan bat Europarentzat ekimenak jardunaldi batzuk antolatu ditu otsailaren 19tik 21era bitartean Madrilen. ELAk ere parte hartuko du jardunaldi hauetan; antolatzaileen arabera, helburua Europa mailako austeritatearen kontrako eta benetako demokrazia baten aldeko elkargune bat eraikitzea da.
Hain zuzen, Mikel Novalek –politika sozialen arduraduna– eta Janire Landaluzek –azterketa bulegoko kidea– parte hartuko dute otsailaren 20an –larunbata– egingo den 'Eskubide sozialak eta laboralak' foroan. Novalek eta Landaluzek interbentzio bat izango dute 'Eskubide sozialen eta laboralen aldeko borroka: molde tradizionalak eta gatazka praktika berriak' izeneko tailerrean. Gainera, beste hainbat tailer eta lan-taldetan ere parte hartuko dute.
ELAren ustez, nahitaezkoa da politikak benetan alda daitezen aliantza sozial eta sindikal bat artikulatzea, botere ekonomiko eta partidu politikoenetik independentea.