ELAk parte hartuko du Europako Sindikatuen Konfederazioak kalitatezko zerbitzu publikoak lortzeko indarrean jarri duen kanpainan </h

2006/12/20
Europako Sindikatuen Konfederazioak habiatu duen kanpainak zerbitzu publikoak indartu eta babesteko neurriak har ditzan eskatzen dio Europako Batzordeari. ELAk deialdiarekin bat egitera animatzen ditu herritarrak; eskaera helbide honetan sinatu daiteke http://www.petitionpublicservice.eu/

ESKAERA

KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK DENON ESKUERAN JARTZEAREN ALDEKOA

HERRITAR GUZTIENTZAKO ZERBITZU PUBLIKOAK ESKATZEN DITUGU. ETA HORI LORTZE ALDERA, EUROPA-MAILAKO LEGE BAT1 PROPOSATZEKO ESKATZEN DIOGU EUROPAKO BATZORDEARI.

ESKAERA SINATU NAHI DUT

Zerbitzu publikoak2 funtsezkoak dira Europako kohesiorako —gizarte, ekonomia eta eskualde arloetan—. Zerbitzu horiek, kalitatezkoak ez ezik, eskuragarriak ere izan behar dira edozein herritarrentzat. Orain arte, pribatizazioak eta liberalizazioak (batez ere, energia, posta eta telekomunikabide arloetan) izan dira proposaturiko bide bakarrak zerbitzu publikoak garatzeko. Bada garaia bestelako irtenbideak bilatzeko!

Hori dela-eta, zerbitzu publikoei buruz Europa-mailako lege bat proposatzeko eskatzen diogu Europako Batzordeari. Legeak hurrengo helburu hauek bilatu beharko lituzke:

_ Zerbitzu publikoen atzean dagoen interes orokorrari lehentasuna ematea.
_ Zerbitzu publikoak eskuragarriak izatea denentzat.
_ Zerbitzu publikoak indartzea, herritarren funtsezko eskubideak finkatzearren.
_ Segurtasun juridikoa bermatzea, zerbitzu publikoen garapen iraunkorra ziurtatzearren.
_ Zerbitzu publikoei oinarri juridiko gotorra ematea, arautu gabeko merkatuaren eraso ideologikoetatik babestearren.



1 Europako terminologian eskuarki “zuzentarau” edo “esparru-zuzentarau” erabiltzen da legea izendatzeko.
2 Zerbitzu publikoei, Europako terminologiaren arabera, “ekonomia-interes orokorreko zerbitzuak” esaten zaie.