ELAk parte hartuko du otsailaren 20an auzitegietan izango diren elkarretaratzeetan
Epaile eta fiskalen hainbat elkartek greba deitu dute datorren otsailaren 20rako. Deialdiarekin aldarrikatu nahi dena: zerbitzu publikoaren defentsa, pribatizazioaren salaketa, inpunitate politiko eta ekonomikoa duten esparruak finkatzearen aurka, justiziara jotzea galaraziko duten tasen aurka, enpleguaren alde, etxegabetzeen arazo larriari irtenbide bat ematearen alde...
Deialdi hau dela-eta, ELAk honakoa adierazi nahi du:
-
Epaileen eta fiskalen elkarteok greba deitzera iristeak sakoneko errealitate bat islatzen du, deialditik haratago doan errealitatea. Krisi politiko, demokratiko, sozial eta ekonomiko bat ari gara pairatzen; krisi horrek demokrazia berari erasaten dio eta oreka guztiak hankaz gora jarri ditu, klase herritarren kaltetan. Krisi honetan politikak, kapitalarekiko erabat menpeko bihurtuta, kapitalari eskatzen duen guztia ematen dio.
-
ELAk badaki botere politiko eta ekonomikoak bere interesen araberako legeen interpretazioa egitera bortxatu nahi duela botere judiziala. Hori hainbat eratan gertatzen ari da dagoeneko. Horregatik, ELAk oso ondo iritzen dio botere judizialean bertan helburu horrekiko erresistentzia adierazpideak izateari.
-
Zoritxarrez, politika bidegabe hauek ez dira bakarrik togadunak, ez mediku edo erizainen bata janzten dutenak, ezta obra bateko ofiziala edota langile soziala ere. Enplegua itxuragabe suntsitzeak, lanari gizatasun guztia kentzeak, arlo publikoaren txikizioak, etab. langile guztioi eta ekonomia errealaren mepneko garen herritarroi eraigten digu.
-
ELAk gogora arazi nahi du sindikatu den aldetik euskal administrazioentzako Justizia Administrazioaren transferentzia betea aldarrikatzen duela. Egungo egoeran eskumenik gabe egoteak ondorio larriak dakartza, besteak beste, Justizia que sea el propio Ministerio de Justicia quien decida además de qué número de jueces sustitutos se contratan, la propia plantilla de Jueces y Fiscales, Ministerioaren esku egotea zenbat ordezko epaile kontratatzen den, Epaile eta Fiskalen plantilla bera eta, ondorioz, auzitegietako lana gero eta modu okerragoan egin beharra.
Horregatik, ELAk parte hartuko du otsailaren 20an auzitegietan izango diren elkarretaratzeetan.