ELAk Pastguren enpresaren egoera salatzen du
ELAk jendaurrean salatzen du Pastguren-eko langileen babes gabezia. 2013ko uztailean Konkurtso Administrazioa eskaintza baten alde agertu zen: Albimas S.L.k aurkezturikoa. Eskaintza horretan, dena dela, ez zen jasotzen langile-zerrendaren zati bat berrartzeko aukera. Argudioa zen enpresa-ondorengotza izateko parada bazela, azkenean gertatzerik izan ez duena. Aldiz, aukera hori hobeto jasotzen zuten beste aukera batzuk bazterrean utzi zituzten. Onarturiko eskaintzan ez zen bermatzen ezta zorraren ordainketa ere (soldatak eta kalte-ordainak), harez gero urteak joan, urteak etorri, eta ez dira oraindik ordaindu. Bitartean, Konkurtso Administrazioak gastuak, eta batez ere minutak, sortzen jarraitzen zuen.
Epaitegiaren 2013ko urriaren esleipen-autoaren arabera, Konkurtso Administrazioaren hautuko eskaintzak 45 egun zituen, eragiketa ordaintzeko eta burutzeko. 2014ko martxoaren amaieran gaude, eta Albimas S.L.k aurkezturiko proiektuaren berririk ez, 60 lanpostu sortuko zituena, PNVk eta eskualdeko alkateek hainbeste goraipatu zutena, argazki politikoan ateratzen ziren bitartean.
Pastguren-en Konkurtso Administrazioa luzamendutan dabil, inoiz gauzatu ez den proiektu baten alde. Konkurtso Administrazioak egin duen gauza bakarra minuta itzelak sortzea izan da, eta kideren bat, ezta joan ere, ez da joan bileretara.
Hori guztia gutxi balitz bezala, Konkurtso Administrazioak ez die zorra ordaindu nahi langileei, Gizarte Segurantzak zorraren ordainketa-hurrenkeraren gainean jarri duen errekurtso bat dela-eta. Hori horrela, Administraziokoek beren minuta ederrak jasotzen dituzte, eta Pastguren-eko langileek, aitzitik, inolako diru-sarrerarik gabe, ahal duten moduan, biziraun behar dute lazeria gorrian.