Nafarroako erresidentziak

ELAk patronalei eta Nafarroako Gobernuari egozten die hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa

2023/06/09
Patronalek ez dute ezer berririk proposatu gaurko negoziazio bileran, eta aurtengo urtarriletik ez dute proposamenik egin.

Nafarroako Egoitzen lehen Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio mahaia 2021eko maiatzean eratu zen. Bi urte hauetan patronalen eta Gobernuaren geldotasuna etengabea izan da, eta gaurko bilerak enegarren egiaztapena ekarri du: ez dago inolako aurrerapausorik, ezta proposamenik ere.

Gure aldetik, borrokan jarraituko dugu hileko 1.400 euroko gutxieneko soldata lortzeko, urteko lanaldia 1.592 ordura arte murrizteko eta aldi baterako ezintasunak osatzeko.

ELAk argi du negoziazioan aurrerapausoak emango direla enpresak sektoreko langileen baldintzak hobetzera behartzen dituenean, eta mobilizazioen eta greba egunen bidez soilik lortuko dugu negoziazio mahaiak eduki nahikoak izatea.