ELAk pausu garrantzitsua eman du Volkswagenen

2015/04/01
ELAk 2 ordezkari lortu ditu Volkswagengo hauteskunde sindikaletan. Emaitza hauek ELA berriro ere langile batzordean sartzea ekarri dute 12 urte ondoren.

Langileek jende gaztez osaturiko zerrenda baten alde egin dute, orain arteko saldukeria sindikalari alternatiba emateko. VWeko langileak ELAri ordezkaritza eman diote iraganarekin inongo menpekotasunik izango ez duen mezu berri bat ezinbestekotzat ulertu dutelako.

ELAk jasotako babesa eskertu nahi du, eta langileen beharrak gertutik jarraituko duen sindikalismo zintzoa egiteko konpromisoa hartu, hori baita Nafarroako langileriak behar duena.

Emaitza bikain hauek ELAren Industria Federazioak Nafarroan izaten ari den emaitza onen berrespena dira. Antolakuntzaren, konfrontazioaren eta irtenbideak bilatzearen sindikalismoa indartzen dutenak hauteskunde prozesuetan jasotzen ari den babesarekin.