ELAk Pernando Barrena eta Patxi Urrutiaren atxiloketa salatu du

2008/02/04
ELAren Nazio Batzordeak, bere ohiko bileraren ostean egin duen komunikatu baten bidez, Garzon epaileak agindutako Pernando Barrena eta Patxi Urrutiaren atxiloketa salatu du.

ELAren iritziz onartezina da justiziaren administrazioa erabiltzea eskubideak urratu eta printzipio demokratiko oinarrizkoenak zanpatzeko.

Azkenik, atxilotuak lehenbailehen askatzea exijitzen du ELAk