ELAk PFEZ-aren erreforma salatu du Bizkaiko Diputazioaren aurrean

2006/12/19
ELAko ehunka ordezkarik Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek adostutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) kritikatu dute Bilbon eginiko ekitaldian. ELAk azpimarratu duenez, erreforma atzerakoia eta gizartearen aurkakoa da. Ekitaldiaren leloa "IRPF: De mal en Peor. Aberatsak irabazle, gastu soziala galtzaile" izan da.

Goizeko 9:30tan Mikel Novalek, Julene Gabiolak eta Jose Elorrietak PFEZaren erreforma aztertu dute Bidebarrieta Liburutegian. Ondoren, ekitaldira joan diren 500 lagunek manifestazioa egin dute Bizkaiko Diputazioaren egoitzaraino. Bertan, gai honen inguruan sindikatu honek prestatu duen txostenaren ondorioak aurkeztu dira.

"10 galdera PFEZ-en erreformari buruz" txostena