ELAk Plan Moderna bertan behera uztea eskatzen du

2010/12/02
ELAko Zerbitzu Publikoetako Federazioak gogorazi nahi du arazoa ez dela sinatu zuten Planaren puntu esplizitoenak zuzentzea, baizik eta Planaren indargabetzea. Hau izango da halako burugabekeria konpontzeko bide bakarra.

Plan Modernaren Batzordeak egin dituen adierazpenak kontuan hartuz, ELAk Planaren interpretazioaren arazo baten aurrean ez gaudela azaltzen du, Planaren edukiak helburua zein den oso argi adierazten duelako, aldaketa partzialak egin behar izan zituzten, batzuen salaketen ondorioz, ELA sindikatua besteak beste.

Sindikatu honek gogorarazten du aldaketa hauek bakarrik Plan Modernaren webgunean burutu direla baina Nafarroako Parlamentuak onartutako testuan jarraitzen dute.

ELAk Plan Modernak Nafarroako eredu ekonomikoa aldatzea ez duela lortu nahi azpimarratzen du, negozioa pribatizazioaren bidez bultzatzea baizik. Hori egiteko politika publikoak esku pribatuetan jarri nahi dituzte eta bide batez zerbitzu publikoen eta langileen baldintzen desegite progresiboa.

Ildo honetan Planak proposatzen duena partida publikoei esleituriko errekurtso ekonomikoak Fundazio pribatu batera desbidaratzea da. Hau guztia Moderna Planak inolako kosterik ez duela esanez.

Baieztapen hau sinesgaitza suertatzen da Planari egingo zaion baliabideen ekarpena diru publikotik etorriko dela jakinda.

Diru hau, beste gauza batzuen artean sinatu dutenen, CCOO eta UGT-k adibidez, gestio gaitasuna handitzeko zuzenduta dago. 2011ko aurrekontuetan jasotzen den bezala bi sindikatu hauentzat 170.000 € subentzio, bidai eta Plan Modernaren dietetara zuzentzen dira.

Azkenik ELAren aburuz, Plan Modernaren sinatzaileek publikako langilegoaren inplikazioa eskatzea sinesgaitza suertatzen da, Plana egiterakoan beraien eritzia ez denean kontutan hartu eta inolako partaidetzarik utzi ez dutenean.

Hau dena kontutan hartuz, ELA-k Plan Modernaren berehala bertan behera uztea   eskatzen du.