Galdakaoko Lorezaintza zerbitzua

ELAk plantillaren erosahalmena bermatutzen duen hitzarmena lortu du

2024/02/08
Galdakaoko lorezaintza zerbitzuko 18 langilek, ELAk ordezkatuta, bi urteko negoziazioaren ondoren hitzarmena lortu dute. Lortutako aurrerapenen artean, nabarmentzekoa da langileen erosahalmena bermatzen dela KPIari lotutako soldata igoerekin, eta hobekuntza gehiago jasotzen dira lorezain laguntzaileentzat, lorezan kategoriara igoko baitzaie, eta horrek %4,3ko soldata igoera suposatzen du (KPIaz gain).

Hitzarmenean lortu diren elementu garrantzitsuenen artean, guztientzat KPIaren araberako soldata igoerak bermatzea eta lorazain laguntzaile kategoria duten langileak lorazain izatera pasatzea daude (honek %4,3ko soldata igoera dakar). Hortaz gain, 300 euroko ordainsaria adostu da, errelebu kontratua nahitaezkoa izatea enpresarentzat (honek langileek erretiroa 67 urte bete baino lehen hartu ahal izatea bermatuko du, edo 65 urte baino lehen ere, kotizatutakoaren arabera). Hemendik aurrera, 2 lanpostu huts gelditzen diren bakoitzeko, horietako bat antzinatasunaren arabera bete beharko da lanaldi partziala duten edo aldi baterako kontratua duten langileen artean, eta ez enpresaren gurarien arabera.

ELAk akordoaren edukiaz gain, langileen antolaketa gaitasuna nabarmentzen du.