ELAk Porcelanas Bidasoa-ren etorkizuna bermatzea eskatzen du

2009/11/10
Era berean, gogor salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Porcelanas Bidasoa enpresan daukan jarrera.

ELAtik Gipuzkoako Foru Aldundiari eta gainontzeko guztiei zera eskatu nahi diegu:

  • Bere garaian hitzarturiko, eta gaur egun indarrean dagoen hitzarmena betetzea eta 47 familien etorkizuna bermatuko duen enpresa berria eraikitzea.
  • Behingoz 47 famili hauen etorkizunarekin demagogia egiteari utzi diezaiotela eta beraien aldamenean koka daitezela, elite ekonomikoen aldeko poltikak bazter ditzatela..
  • Bada ordua jokabide berdina izateko alde gutiekin, GIPUZKOA AURRERA (Kutxa, MCC, Adegi, Camara de Comercio....) babestu, diruz lagundu eta zabaltzen den bitartean, langileak alternatibarik gabe utzi nahi dituzte, kale gorrian utzi nahi dituzte.
  • Kontuan izan dezala, Gipuzkoako Foru Aldundiak dirubilketa helburuez gain langileen interesen defentsa eta babesa badagoela, eta kontuan izan dezatela langileak nolako baldintzekin uzten dituzten.

 Gainera ELAtik beste behin ere garbi utzi nahi dugu Porcelanas Bidasoaren etorkizunean sinesten dugula eta hau bermatzeko behar beste ekimen bultzatuko ditugula, honetarako:

  • Indarrean dagoen hitzarmena betereaztea eta enpresa berriaren konsolidazioa ziurtatuko dituen erabakiak hartzea.
  • Honez gain, gai honetan implikaturiko alde guztiei (Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udala, Gizarte Segurantza, Elizatxo, enpresa) dei egiten diegu hitzarmena ahalik eta azkarren betetzea, ezin dugu gehiago itxaron.