ELAk Portugalgo CGTP-INen bisita jaso du

2022/10/05
ELAk CPTP-IN Portugalgo erakunde sindikal nagusiaren ordezkaritza baten bisita jaso du urriaren 4tik 6ra. Harreman eta ibilbide luze eta estua da ELAk Portugalgo lehendabiziko sindikatuarekin duguna. Topaketak, bi organizazioen artean dagoen harremana sendotzeaz gain, sindikalismoaren erronka komunei buruzko ikuspuntuak trukatzea ahalbidetu du.

CGTP-INren ordezkaritza Isabel Camarinha idazkari nagusiak eta João Barreiros Portugalgo zentraleko Nazioarteko Harremanen arduradunak osatu dute. Egunotako bisitaldiari esker, Euskal Herriko eta Portugalgo egoera ekonomiko, sozial, sindikal, politiko eta negoziazio kolektiboari buruz hitz egin ahal izan dugu.

Bi organizazioen arteko harremanak sendotzeaz gain, topaketak sindikalismoaren egungo eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa bateratua egiteko aukera eman du.