EAEko osasun garraioa

ELAk positibotzat jo ditu hiru greba egunak

2023/11/22
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plantillen % 90k bat egin dute, batez beste, hiru greba egunekin.

ELAk positibotzat jo du EAEko osasun garraioan aste honetan (azaroaren 20an, 21ean eta 22an) egindako greben jarraipena.

Bihar, azaroak 23, hitzarmenaren negoziazio mahaia berriro bilduko da 10:00etan Bilboko LHKn, eta bertan ikusiko da ea enpresek hobekuntzak proposatuko ote dituen, orain arte egin ez bezala. Izan ere, plantillen aldarrikapen nagusietako bat da euren lan baldintzak Osakidetzako langileenekin parekatzea, lan berdina egiten baitute.

Patronalak hitzemenerako proposamenak hobetzen ez baditu, langileek mobilizatzen jarraituko dute.