Gipuzkoako Metalaren Merkataritza
ELAk positibotzat jo ditu hitzarmena berritzeko patronalak eskainitako edukiak

Datorren astean enpresetako ordezkariak asanblada batera deituko ditu ELAk.
7.000 langile ingururi eragiten die Gipuzkoako Metalaren Merkataritzako hitzarmenak eta oso sektore anitzetan aplikatzen da: bitxi dendak, auto konzesionarioak edo metalarekin komerzializatzen duten beste enpresak batzuk, esaterako.
ELAk mahaian %59,65eko ordezkaritza du, lantokiz lantoki egindako lana isla.
Patronalek gaurko bileran proposaturiko edukiek onurak dakartzate helburu bezala jarritako 3 ataletan; lan erreformen aurkako bermeak, soldata eguneraketak eta bizitzak erdigunean jartzeko klausulak.
ELAk argi du Hego Euskal Herrian orokorrean eta Gipuzkoan zehazki erakutsitako konfrontaziorako gaitasunik gabe patronalak nekez proposatuko lituzekeela eduki horiek.