ELAk positibotzat jo du Bizkaiko merkataritzako langileen zein eraikin eta lokaletako garbitzaileen greba eguna

2022/06/09
Bizkaiko ehungintzako, orokorreko, larrugintza eta oinetako merkataritzako langileek eta eraikinetako eta lokaletako langileek indarrak batzea erabaki dute, greba egun bateratuarekin. Bi sektoreentzat baldintza duinak lortzeko borroka elkarrekin eraman dute horrela kalera, eta ELAK oso balorazio baikorra egiten du. Bi manifestazio egin dira Bilboko kaleetan, eta CEBEKen egoitzaren aurrean amaitu dira biak. Hurrengo greba egunak ekainaren 10, 20, 21, 23 eta 24an izango dira. Bihar ELAko garbitzaileek emakumearen ikurra egingo dute Gas plazan (11: 00etan).

Merkataritzari dagokionez, joan den maiatzaren 20an, merkataritza orokorreko eta larru eta oinetakoen mahaian, eta ekainaren 6an, ehungintzako mahaian, ez da aurrerapausorik egin negoziazioan. ELAk blokeo plataformarik ez ekartzeko eskatu dio patronalari, eta seriotasunez eta erantzukizunez joka dezala. Era berean, sindikatuaren marra gorriak ezarri ditu: antzinatasun plusari eustea, % 100eko osagarria izatea bajetan, udako larunbat arratsaldeak libratzea eta KPIaren gainetik igotzea, bai eta on-line salmentarekin zerikusia duten lanak arautzen dituzten klausulak ere.

Patronalaren jarreraren aurrean, ELA sindikatuak lau greba egun deitu ditu ekainaren 9, 10, 23 eta 24rako Bizkaiko ehungintzaren merkataritzaren, jeneralaren eta larrugintzaren eta oinetakoen sektoreetan. Gaur lehena, beraz.

Eraikinen eta lokalen garbiketa mahaiaren egoera oso antzekoa da. Patronalak soilik 4 urtetan soldatak hobetzeko proposamena jarri du mahai gainean, urteko % 2 inguruko igoera ekarriko lukeena; 2021eko eta 2022ko KPIak kontuan hartuta, langileek % 11ko erosahalmenaren galerarekinn amaituko lukete hitzarmenaren indarraldia.

Lanaldi partzialak blindatzeari eta lanpostu hutsak betetzeari buruzko proposamenik ere ez dago, eta elementu horiek oso garrantzitsuak dira sektorean lan egiten duten langileen baldintzen erregulazioan. Hori dela eta, ELA sindikatuak maiatzaren 28an 4 eguneko greba iragarri zuen sektorean, hau da, ekainaren 9ko, 10eko, 20ko eta 21eko egunak.

Gauzak horrela, egoera horretan, ELA sindikatuak grebara deitu du Bizkaiko merkataritzaren eta garbiketaren arteko borrokek bat egingo duten bi jardunaldi historikotan; bi sektore horietan, emakumezko langile gehienak lan egiten duten eta soldata arrakala pairatzen duten emakumeak dira, lanaldi partzialak, lanaldietan etengabeko aldaketak eta hileko 1.000 eurora iristen ez diren soldatak.

Bi deialdi eta sektoreetarako manifestazioak eta piketeak daude deituta greba egunetan. Bihar, ekainak 10, manifestazioak eta piketeak ere egingo dira. 11:00etan emakume langileek emakumearen ikurra irudikatuko dute gas plazan, eta 12:30ean kanpaldi formatuko kontzentrazioa egingo da bi sektoreek elkar hartuta CEBEKen aurrean.