ELAk positibotzat jotzen du Hezkuntza Sailak elkarrizketa eta negoziazioaren bideari ekitea berriz ere

2007/01/16
ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek baikorki baloratu dute Hezkuntza Sailak elkarrizketa eta negoziazioaren bideari ekitea berriz ere. Era horretan gaurko prentsaurrekoan sindikatuek egindako eskaerari erantzun dio Jaurlaritzak.

ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek gaur, urtarrilak 16, egin duten prentsaurrekoa bukatu eta gero Mahai Sektoriala datorren 23an biltzeko Hezkuntza Sailak egin duen deialdia jaso dute.

Era horretan, sindikatuok prentsaurreko horretan eskatutakoa betetzera dator Hezkuntza Saila.

Horregatik, baikorki baloratzen dute sindikatuek Hezkuntza Sailak elkarrizketa eta negoziazioaren bideari berriro ekitea, inoiz utzi behar izan ez zuen bidea, hain zuzen ere.