ELAk pozez hartu du Auzitegi Gorenak PCBko (ITP taldea) 83 kaleratzeak baliogabetzat jo izana

Haatik, Auzitegi Gorenak kaleratzeak baliogabetzat jotzearen albiste ona izan den arren, langileen eskubideak hobetzeko aukera historikoa galdu dugu; Espainiako Gobernuak (PSOE-Unidas Podemos) Rajoyren erreforma indargabetzeko eman zuen hitza jan eta langile klasea salduta utzi baitu.
Kasu honetan enpresaren ahalegina ezerezean geratu arren, enpresa askok egungo legedia baliatzen dute enplegua suntsitzeko, Rajoyren erreformarekin eta duela gutxi Espainiako Gobernuak, patronalak eta CCOO zein UGT sindikatuek egindakoari esker indarrean dirauelako; horregatik, etekinak dituzten enpresek lasai asko kalera dezakete jendea.
Era berean, salatu nahi dugu erakundeek kaleratze kolektiboen aurka ez dutela bat ere inplikaziorik agertu.
ELAk dei egiten die langile guztiei antola daitezen eta enpleguaren zein lan baldintza egokien aldeko borrokari hel diezaioten.