ELAk Praileaitz babestea exijitzen du

2007/12/10
ELAren Batzorde Nazionalak, abenduaren 10ean Donostian egindako bileran, bat egin du Praileaitzen Lagunak Elkarteak kobazulo horren ondare historiko eta kulturalaren babeserako egindako aldarrikapenarekin. Beraz, ondarea babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak har daitezela exijitzen du.

Zenbait komunikabidetan agertutako berriak direla eta, zera adierazi nahi du.

-ELAk ez du inoiz defendatuko gizartearen interes orokorren gainetik etekin partikularra bilatzen duten enpresarien erabakirik.

-ELAren iritziz Aranzadik egiten duen lana oso interesgarria da, eta gure babes osoa du. Era honetan, elkarte horretako ikerketa eta proiektuen arduradunek gure esker ona dute.

-Duela egun batzuk Zeletako Harrobietako ELAko ordezkariak plazaratutako komunikatuak ez du sindikatu honen iritzia ordezkatzen, eta erakunde honi galdetu eta jakinaren gainean jarri gabe bideratu zen.