ELAk preso dauden pertsonekin bere elkartasuna adierazi nahi du

2008/12/23
Etxeratek, Bilbon, urtarrilaren 3rako deitu duen manifestazioan parte hartuko du

Preso dauden pertsonen eskubideen ukazioarekin bukatzeko, espetxe politika eta lege penalak sakonean berrikus daitezen exijitzen du ELAk.

Bereziki ELAk exijitzen du:

- gaixotasun larriak dituzten presoak berehala askatzea.
- Euskal Herriko presondegietara hurbiltzea, presoek bizi duten sakabanaketa politikarekin amaituz.
- Biziarteko zigorra ezartzeko neurri penalak bertan behera uztea.

Bestalde, presoen senitartekoei bere elkartasuna helarazi nahi die ELAk, sakabanaketa politika honek bere bizkarrean zigorra eta oinazea gehitzen baitie.

Etxeratek urtarrilaren 3rako Bilbon deitua duen manifestazioan parte hartuko duela iragartzen du ELAk, eta bide batez bertan parte hartzeko deialdia luzatzen dio gizarteari.