ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARABA

ELAk protesta egin du langileek erosteko ahalmena galdu dutela salatzeko

2024/11/15
Esleipenen atzerapenak, 2024ko otsailerako aurreikusitakoak, soldataren % 13ko igoera ia urtebete atzeratzea dakar

ELAk deituta, Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko, tutoretzapeko etxebizitzetako, etxebizitza komunitarioetako eta gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko zerbitzuko (SISE) langileek protesta egin dute Udalbatzaren aurrean, sektorearen erosteko ahalmenaren galera salatzeko.

ELAk ohartarazi zuen hitzarmenak erosteko ahalmena galtzea zekarrela eta ez zuen hura sinatu, % 13ko eta 0,33 €/ km-ko igoera 2024ko otsailerako aurreikusitako esleipenari lotuta baitzegoen, baina data finkorik gabe. ELAk egungo egoera azaldu du: Gasteizko loteetarako behin betiko esleipena dagoen arren, Zaintzen enpresak errekurtsoa jartzea erabaki du, eta horrek prozesua 3 eta 6 hilabete artean luzatzea ekarriko du.

Bitartean, langileek soldataren % 13ko igoera jaso ezinik jarraitzen dute (esleipenari lotuta dagoelako), eta epeak ikusita, adostutakoa baino urtebete beranduago jasoko dute. Era berean, landaguneko enpresek % 13ko igoera hori jasotzen ari dira 2024ko otsailetik, loteak behin betiko esleitu arte.

ELAk positiboki baloratzen du elkarretaratzeak izan duen babesa, eta sektore feminizatu eta arrazializatu honen baldintza duinen alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du.