ELAk Said Dakounen heriotza salatzen du

2007/01/26
ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek bilkura egin dute urtarrilaren 29an Sucesores de Aguirre S.A. enpresaren aurrean (Portal de Gamarra 30). Protestaren helburua Said Dakounen heriotza salatzea izan da. Dakoun Sucesores de Agirre S.A. enpresaren gainaldean garbiketa lanak egiten ari zela zazpi metroko altueratik erori egin zen.

Ezbeharra gertatu zen enpresara bertaratu eta gero, Osalaneko arduradunek ezin izan zuten hildako langilea zein enpresarako lan egiten zuen. Izan ere, azpikontrata baten azpikontrata baterako egiten zuen lan. ELAk etorkinek jasaten duten egoera lazgarria salatu nahi du. Ezin da esan lan baldintzak onak direla gurean, baina lan baldintzak are eta okerragoak dira etorkinen kasuan.