Bidealde erresidentzia

ELAk salatu du 15 pertsona kaleratu dituztela eta kostuak merkatzeko etorkinen zaurgarritasunaz baliatzen direla

2025/06/25
Enpresak emakumeak jatorrizko herrialdean zorpetzea sustatzen du, Zizurreko zentroan lan egin dezaten, baldintzak tamalgarrietan.

Bidealde zahar-etxeko langileek elkarretaratzea egingo dute bihar 17:00etan zentroaren aurrean (Camino de Galar, 13, Zizur Txikia), ELAk deituta, 15 langileren kaleratzea salatzeko. Bidealde enpresak 156 langile ditu.

Joan den astean, Bidealdeko zuzendaritzak diziplinazko espedienteen berri eman zien 15 langileri, mailaka, eta horren ondorioz kaleratu egin dituzte. Kaltetutako langileek urteak daramatzate lanean, eta ez dute inolako kargu hartzerik izan. ELAk salatu du diziplinazko kaleratze horiek enpresaren amarrua direla legezko kalte ordainak ez ordaintzeko.

Ildo horretan, ELAk salatu du Bidealdek Kolonbiatik etorritako langileak hartu izan dituela, eurei prestakuntza eta praktika emanez. Baina aldez aurretikm emakume etorkin horiek enpresarekin zorpetu behar izan zuten, Nafarroan lan egiteagatik ordaindu behar izan zuten eta, aldi berean, Bidealdek ematen dien ostatuagatik, eta horrek emakume kaltebera horien aurkako abusuzko praktika suposatzen du.

Gainera, langileek salatu dute Bidealde egoitzan ez dagoela baliabide materialik eta giza baliabiderik: janaria egoera txarrean dago batzuetan, oinarrizko materiala falta da, ez dago belakirik, eskuoihalik, platerik, edalontzirik, pixoihalik ez da aldatzen egoiliarrek behar dutenean... Egoera jasanezina da, bai langileentzat, bai Bidealden bizi direnentzat.

Gogoratu behar da Nafarroako Gobernua eta ANADP (Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentzia) direla egoera horren erantzuleak, plazak hitzartuta dituztelako eta Bidealden bizi diren pertsonen bizi-kalitatea zaindu behar dutelako.

Horregatik guztiagatik, ELAk elkarretaratzea egingo du Bidealde egoitzako atean (Galar bidea, 13, Zizur Txikia) ekainaren 26an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan, eta langileei, senideei eta egoiliarrei dei egingo die egoera horri irtenbidea emateko.