ELAk salatu du Adegik GEROAn oztopoak jartzen dituela
Gaur, apirilak 11, AdegiIk eskatuta izan den Gobernu-Batzordean, GEROAren urteko batzarraren aurretik, berriro ikusi da patronalak negoziazio kolektiboa zer nolako blokeo egoeran daukan.
Lan-batzorde bat GEROA eguneratzeko ia urtebetez bildu ondoren, Adegik erabaki unilateralez bukatutzat eman du haren lana.
Gaurko gobernu-batzordean bi proposamen bozkatu dira, Adegirena eta lau sindikatuena; alde bakoitzak bere proposamenaren alde eman du botoa. Ondorioz, GEROAn ez da aldaketarik izan.
Adegik enpresei eman nahi zien ekarpenak egiteko betebeharretik salbu geratzeko aukera.
ELAk berriz ere adierazi nahi du GEROAren aldeko bere konpromisoa, eta dei egiten die langile eta enpresei orain arte bezala ekarpenak egiten jarrai dezaten, legeak agintzen duen bezala (Adegik ere lan-batzordean bertan aitortu izan du puntu hau).