ELAk salatu du Aldundiak Bizkaibuseko zerbitzua kobratzeko emandako agindua 6 urtetik beherakoei, mugikortasun urriko pertsonen laguntzaileei eta txartela doan zuten beste kolektibo batzuei

ELAk salatu du Aldundiak Bizkaibuseko zerbitzua kobratzeko agindua eman diela 6 urtetik beherakoei, mugikortasun urriko pertsonen laguntzaileei eta doako txartela zuten beste kolektibo batzuei, eta Unai Rementeriaahaldun nagusiari eskatu dio garraioen arloko erabaki hori zuzen dezala. Aitzitik, apirilaren 1eko foru aginduak markatzen dituen kolektibo horiei ez kobratzeko, alarma-egoerak irauten duen bitartean doako bidaia guztiak baimentzeko, funtsezko langileentzako zerbitzuak indartzeko eta Bizkaibus benetako zerbitzu publiko gisa kudeatzeko eskatzen du sindikatuak.
Neurri antisozial hori, apirilaren 1ean Bizkaibuseko kontzesionarioei onartu eta jakinarazi zitzaiena, gaur ezarri da kontzesio batzuetan, autobusen edukiera kontrolatu ahal izateko argudioarekin.
ELAren ustez, agerian geratu da enpresek ez dutela autobusen sistema informatikoak eguneratzeko gaitasun handirik, horientzako irtenbiderik erosoena eta onuragarriena eta herritarrentzat kaltegarria bilatuz.