ELAk salatu du Barakaldoko ebazpena hizkuntza eskubideen aurkakoa dela

2023/01/03
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalak ateratako lehiaketako baldintzetan jasotzen zen euskara eskakizunen kontra egin du. CCOOk lehiaketaren aurka agertu zen, Barakaldoko errealitatearekin bat ez omen datorrelako argudiatuz. Ebazpenaren arabera, azpikontrata bati ezin zaio funtzionari bati eskatzen zaion hizkuntza maila bera betetzea exijitu.

ELAk ere ebazpen honen aurka egiten du: hizkuntza eskubideen aurkako eraso argia da. Gainera, ebazpen honek herritarrek zerbitzu publikoak euskeraz jasotzeko eskubidea bermatzearen kontra egiteaz gain, langileek euskeraz lan egiteko eskubidea ere urratu egiten du.
Gogora dezagun, ELAk, LABek eta Kontseiluak adostu zutenaren arabera, EAEko Administrazio Publikoa 15 urteko epean euskaldundu behar da, ezarritako neurri zehatzak kontuan izanda.