ELAk salatu du CCOO-en sinadura Etxekideren hitzarmenean; enpresako lan-baldintzak, lan-erreformari atxikiz, okertu direlakoan
2014/12/16
ELA-Etxekide Atal Sindikalak salatu duenez, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak ematen dituen Etxekide enpresako lan-baldintzak beherantz joan dira, CCOOekin sinatu den hitzarmenaren ondorioz.
CCOO sindikatuak, enpresan duen gehiengoaz baliatuz (3 ordezkari eta ELAk 2), zuzendaritzarekin negoziatu duen hitzarmenean nabarmen hondatu dira Etxekideko pertsonalaren baldintzak.
CCOOen eta Etxekideren Zuzendaritzaren arteko hitzarmenean lan-erreformaren artikulu guztiak onartu dira, eta gainera, soldata-jaitsiera handia ekarriko du, eta lanaldia luzatu, joan-etorriak egiteko denbora lan-denboratzat hartuko baita.