Migratzaileen ezohiko erregularizazio dekretua

ELAk salatu du dekretuak Saharar herria kanpo uzten duela

2026/04/17
ELAk salatu du dekretuak Saharar herria kanpo uzten duela
Aste honetan Ministroen Kontseiluan onartu den migratzaileen ezohiko erregularizazioak aberrigabeak modu esplizituan baztertzen ditu, ondorioz, Espainian bizi diren Mendebaldeko Saharako pertsonek ez dute euren egoera administratiboa erregularizatzeko aukerarik izango.

ELArentzat onartezina da Mendebaldeko Saharako egoeraren erantzule den Estatu Espainiarrak ezohiko erregularizazio honetan herritar hauen egoera haintzat hartu ez izana, eta pertsona hauen egoera eta bizi baldintzak hobetzeko aukera hau baliatu ez izana. Are gehiago, kontuan izanik, aberrigabearen estututua aitortzeko eskaera ia guztiak sahararrek aurkezten dituztela. Interbide duin bat eman beharrean, erabaki honek, Mendebaldeko Saharako herriaren bazterketan sakondu besterik ez du egiten.

ELAk dei egiten die instituzioei, eta bereziki espainiar gobernuari neurri zuzentzaileak har ditzaten, eta saharar herritarren egoera berehala aintzat hartu dezaten erregularizaio prozesu honetan, eskubide guztiak bermatuko dituen irtenbide justu eta duin baten alde. 

Bestalde, ELAk berriro aldarrikatzen du atzerritartasun arloko eskumenak transferitzea tokiko gobernuei (EAE eta Nafarroa), errealitate sozialari egokitutako politika bidezkoagoak garatzeko, eta gaur egungo bazterketa egoerei erantzun eraginkorragoa emateko.