ELAk salatu du Espainiako Gobernuak ez daukala borondaterik Gizarte Segurantza eta espetxeen eskumenak Jaurlaritzaren esku uzteko

2018/11/23
Grande-Marlaska espainiar Gobernuko barne ministroak berriz ere agerian utzi du Gizarte-Segurantza eta espetxeen eskumenak ez dituela transferitu nahi; gehitu duenez, lotutako hurrengo bileran Urkulluren gobernuak “onargarria denari heldu” behar dio. Marlaskak argi utzi du bere agendan ez dagoela espetxeak eta Gizarte-Segurantza transferitzeko aukera, eta oraingoz ez daukala sartzeko asmorik.

Espainiar gobernuak enegarrenez frogatu du bere esku dagoela Gernikako Estatutua betetzeko edo ez betetzeko epeak eta erabakia, eta indarrik gabe uzten du Jaurlaritzak beti saltzen duen aldebiko harremana.

Espainiar gobernuakez du Gernikako Estatutua betetzen, eta berak erabakitzen du nola, zer eta noiz negoziatzen den. Areago, zalantzan jartzen du EAJk benetako borondatea ote duen espetxeen eskumena bere gain hartzeko.

ELAk lanean jarraituko du Estatuko Administrazioko langileei EAEn negoziatzeko eskubidea aitortu arte.