ELAk salatu du etb pribatizatzeko saiakera berri bat

2015/07/02
ELAk salatu duenez eitbko zuzendaritza erakundea pribatizatzen ari da piskanaka; pelota partidak izan dira azken kasua.

ELAk uste du eitbko zuzendaritzak zerbitzua pribatizatu nahi duela, eta bide horretan urratsak egiten ari dela. Honez gero etbk produkzio zuzen urria du, baina areago murriztu nahi dute; honen adibide garbia da pelota partidena. Pasa den astean Maite Iturbe eitbko zuzendari nagusiak eta Iñaki Burutxaga Bainet-eko zuzendariak iragarri zuten etbk esklusiban emango dituela aurrerantean astero hiru pelota jaialdi, orain arteko biren ordez. Baina ez zuten azaldu orain artekoak etbko pertsonal eta bitartekoekin egiten zirela; hemendik aurrera, ordea, etxeko pertsonalak bakarra besterik ez du egingo; lan zuzena kentzen da, beraz, esternalizatze aldera.

 

Honi oso larria deritzogu, kontutan izanik etb telebista publiko bat dela, eta bere produktua esternalizaten ari dela. Gainera, ikusteko dago enpresa pribatu horrek produkzioak zein materialekin egingo dituen; beldur gara ez ote diren Taldearen bitartekoekin izango, baldintza prekarioekin.

Horregatik, bihar, ostirala, eguerdiko 12etan langileek Bilboko eitb egoitza aurrean agerraldi bat egingo dute, gero areagotuko diren mobilizazioen lehen urrats gisa.