ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzak bere plantillaren 45.000 behin-behinekotatik soilik %20a egonkortu nahi dituela

2022/05/05
ELAren ustez, oso larria da Eusko Jaurlaritzak kontsolidazioari buruzko Legean ezarritakoa betetzeko hilabete baino gutxiago falta denean,hau da, sindikatuekin negoziatu eta adostea zein plaza kontsolidatu behar diren behin-behinekotasuna tasa % 8ra jaisteko, gai hori gai-zerrendan ere ez agertzea. Are larriagoa da, kontuan hartzen badugu Jaurlaritzak mahai sektorialetan egindako kontsolidazio-proposamenen batura ez dela 10.500 plazetara iristen. Hau da, gaur egun, Gobernuak behin-behineko dauden 45.000 langiletik- horietatik 18.000, 8 urte bano gehiago aintzinatasuna dutenak- % 20a bakarrik kontsolidatzea aurrikusten du. ELAk beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko du. behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten euskal sektore publikoko 45.000 langileen benetako kontsolidazio bermeak lortzeko. Baita galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta azken urteetan izandako lan eskubideen galerak iraultzeko ere.

Gaur egin da Gasteizen EAEko Mahai Orokorra, Eusko Jaurlaritzako plantillako 100.000 langile baino gehiagoren lan-baldintzak ezartzea helburu duen negoziazio-mahaia. Bertan, Mahai Orokorreko lau sindikatuez gain, Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuorde José Maria Armentiak ere parte hartu du.

Jaurlaritzak ezarritako gai-zerrendan, landu beharreko bi dekretu zeuden: telelanari eta ordainsari osagarriei buruzkoak. Gure harridurarako ezz zegoen azken bilera guztietan egon den gaia, enplegu publikoa egonkortzearena, alegia.

Adibidetzat Jaurlaritzako langile gehien dituzten bi sektoreak hartzen baditugu, Osakidetza eta Hezkuntza, behin-behinekotasun tasa handiei eusteko eta iraunarazteko apustu garbia ikusten dugu. Osakidetzan, Jaurlaritzak 2.840 lanpostuko LEPa proposatu du, behin-behinekotasunak 24.000 langileri baino gehiagori eragiten dienean, eta horietatik 8.000k 8 urte baino gehiago daramatzatenean egoera horretan. Bestalde, Hezkuntzan 14.200 aldi baterako daude (horietatik ia erdiek 8 urte baino gehiago daramatzate egoera horretan), eta 4.000 plaza baino gutxiagoko egonkortze-prozesua planteatzen da.

Datu hauek argi eta garbi erakusten dute Jaurlaritzak ez duela nahi euskal sektore publikoko 45.000 langilek baino gehiagok pairatzen duten prekaritateari irtenbidea bilatzea, eta, horretarako, prest dagoela Europatik eta Egonkortze Legetik bertatik adierazitakoari jaramonik ez egiteko. Udal i- eta foru-administrazioetan kontsolidatze-prozesu horiek negoziatzen eta adosten ari diren bitartean, Eusko Jaurlaritzak sindikatuen proposamenak eta Legeak berak ezarritakoa erabat gaitzesten ditu.

Telelanari dagokionez, Jaurlaritzak ez du idatziz ere erantzun ELAk egindako alegazioei ditu kontuan hartu lanpostu bakoitzaren zereginak eta eginkizunak telelangarri gisa definitzeko orduan, eta baimena irizpide subjektiboaren esku uzten du. Testuaren edukia ikusita ondorioztatzen da, gainera, sektore edo zerbitzu osoak telelanaren modalitatera sartzeko aukeratik kanpo gera daitezkeela. Dekretuak diskriminazio-egoerak sortzen ditu , antzinatasun bat ezartzen baita telelanerako sarbidea izateko. Era berean, aipamen orokorrez gain, ez da mekanismorik zehazten lan-arriskuak ebaluatzeko,bereziki, laneko arrisku psikosozialak eta jazarpen-arriskuak. ezta administrazioak telelanaren garapenarekin lotutako gastuak bere gain hartuko dituela bermatzeko. Ez eta atsedenerako eta deskonexiorako eskubidea bermatuko duen mekanismorik, ezta plantillen eskubide kolektiboak bermatzeko mekanismorik eta informaziorako eskubiderik ere.