GURASO BAKARREKO FAMILIAK

ELAk salatu du Euskotrenek uko egin diola eszedentzian dagoen ama bati barne-azterketara joatea errazteari

2024/05/30
ELAk eskatu du guraso bakarreko familiei lanpostuetan promozioak lortzea eragozten dieten oztopoak kentzea eta berdintasun plana bete dadila

Apirilaren 23an, Euskotreneko langile finko batek, 2024ko otsailaz geroztik adin txikiko alaba zaintzeko eszedentzian dagoen guraso bakar den amak, jakinarazpen bat erregistratu zuen Euskotrenen honakoa adieraziz: maiatzaren 26an eta 28an egitekoak ziren barne-sustapeneko azterketetara joateko zailtasunak zituela, zazpi hilabeteko alabarik gabe eta enpresari galdegin zizkion zein aukera posible zeuden bere asistentzia bermatzeko, promoziorako eskubidea bermatzeko.

Maiatzaren 21ean, barne prozesua kudeatzen duen Adecco enpresak uko egin zion langilearen eskaerari, eta esleitutako egunean eta txandan azterketara joan behar zuela.

ELAk erabakia salatu eta atzera egiteko eskatu du, kaltetuari irtenbidea eskaini behar zaiolako. Era berean, antzekoa berriro gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko eskatu dio Euskotreni. Izan ere, jarduera honek kolokan jarri ditu enpresak adostutako berdintasun planaren (2023-2025) funtsezko elementuak.

ELAren ustez, sarbide eta sustapen prozesuek gizonen eta emakumeen berdintasunean parte hartzea bermatu behar dute, eta, beraz, prozesu horiek genero ikuspegitik diseinatu eta gauzatu behar dira, kasu honetan gertatu ez den bezala; amatasuna ez dadin izan emakumeen lan bizitzan zigortzeko eta diskriminatzeko elementu bat, are gehiago beste familia eredu bat duten emakumeen kasuan.