ELAk, gehiengo sindikalarekin batera, salatu du azken bi lan istripu hilgarri: jada 49 langile hil dira aurten

2022/08/09
Prekarietateak, azpikontratazioak, aldi baterakotasunak, lan erritmoek, segurtasun neurrien falta... lan istripuetan eragin zuzena dute. Egungo egoera ekonomikoak arazo hauek areagotu egiten ditu. Hori dena salatzeko kontzentrazioa Errenterian egin da gaur, gehiengo sindikalaren eskutik.

ELAk azken bi lan istripu berri salatu ditu (Elgoibar eta Errenterian). Dagoeneko Hego Euskal Herrian, 49 langile hil dira beraien lanpostuetan.

Enpresek produktibitatea eta irabazi ekonomikoak hobesten dituzten, langileen lan osasun eta segurtasunaren aurretik. Lan osasun eta segurtasuna ez dira lehentasun.
Patronalak inmunitate osoz jokatzen du. Administrazioak pasibotasun osoz hori ahalbideratzen du, mota guztietako irregulartasun onartuz, ez du alderatu behar duenarekin alderatu nahi.

ELAk gaur egoera tamalgarri eta larri hau salatu nahi du, zoritxarrez egoera ez da batere aldatzen eta langilea da beti ondorioak sufritzen dituena.