Jaurlaritzak ez du oraindik Immigrazio Planik
ELAren ustez honek adierazten du Jaurlaritza honek ez daukala integrazio politikarako irizpiderik, eta konpromiso konkreturik ez duela hartu beharrizan handiena duen gizarteko sektoreetako batekiko.
Sindikatu honek gogoratu duenez, Immigrazio Planik ez egoteaz gainera Jaurlari-tzak hartu dituen erabaki batzuk kolektibo honen kalterako izan dira, eta bere eskubideak murriztu egin dituzte, esaterako Heldu zerbitzua ixtea.
Gaur arte ez da erabaki Zabaletak iragarri zuen immigranteentzako aholku juridiko-rako eredu berririk. Haatik, immigranteen egoera txarra da, administrazioz administrazio baitabiltza, gero eta egoera prekarioagoan eta defentsarik gabe.
Hori dela eta, ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio lehenbailehen egin dezala Immigrazio Plan bat, non jasoko diren kolektibo honen integrazioan aurrera egiteko ildoak.