Plasticos Brello – Huarte

ELAk salatu du langile guztiak kaleratzeko espedienteak ez duela inolako justifikaziorik

2024/07/16
ELAk argudiatzen du benetako arrazoia langileenganako jazarpena dela, eta enpresaren fede txarra salatzen du, egun batetik bestera itxi baititu instalazioak.

Gaur, uztailak 16, enplegu erregulazio espedientearen negoziazio mahaiko bilera egon da, enpresak langile guztiak kaleratu nahi dituelako. ELAk argudiatzen du espedienteak ez duela justifikaziorik eta benetako arrazoia langileenganako jazarpena dela.

Izan ere, langileek euren baldintzak hobetzea lortu zuten Plásticos Brello enpresako zuzendaritzak gogoz kontra sinatu behar izan zuen enpresa hitzarmen baten bidez. Une horretan, enpresako zuzendaritzak kaleratzeak egitearekin mehatxatu zuen, eta geroztik hainbat epaiketa daude pendiente enpresarekin langileen lan baldintzak ez errespetatzeagatik.

Horretaz aparte, ELAk enpresaren fede txarra salatu du, instalazioak egun batetik bestera eta inolako azalpenik gabe itxi dituelako. Gainera, prentsaren bitartez jaso dituzte berri asko langileek, ez enpresaren ahotik.

ELAk mobilizatzen jarraituko duela esan du, enpresak espedientea alde batera utzi dezan eskatzeko.