ELAk salatu egin du amiantoaren erabilpenaren aurkako neurrien gabezia

2012/03/30
ELAko ordezkari talde batek gaur goizean elkarretaratzea egin du Donostiako auzitegiaren aurrean, amiantoarekin lan egitearen ondorioz hil zen CAFeko langile bati elkartasuna adierazteko.

 

Hainbat epaiketaren ostean, gaur izan den bistan enpresak hartu ez zituen segurtasun neurriak medio prestazioetan ezarri beharreko errekargua aztertu da.