ELAk salatu egin du Etxerat kriminalizatzeko asmoa

2009/09/29
Herrizaingo sailburu den Ares jaunak iragarri duenez, espediente bati ekin diote Etxeraten jarduna eteteko asmoz, eta hori ilegalizazioaren ataria litzateke.

Horretarako aitzakia besterik ez dira aipatutako arrazoiak, hots, bortizkeriari legitimazioa kentzea eta biktimenganako begirunea bermatzea.

ELAren iritziz, horrela jokatuta iritzi publikoari ezkutatu egin nahi diote presoen eskubideekiko elkartasunaren zergatia, eta bere senideen funtsezko eskubideak defenditzen dituen kolektibo baten egitekoa. ELAren ustez, Etxerat kriminalizatzeko asmoa gizarte honetako eskubide zibilak urratu eta jende asko eta asko baztertzen duen politikarekin segida  logikoa da.